Dirulaguntzak

Atal honetan Zigoitiko Udalak emandako diru-laguntzak azaltzen dira.

Diru-laguntzak, oro har, norgehiagoka erregimenaren bidez emango dira. Norgehiagoka prozedura diru-laguntzak aurkeztutako eskaerak alderatuz ematean datza, hau da, aldez aurretik oinarrietan eta deialdian finkatutako balorazio irizpideen arabera eskaerak lehentasun-zerrenda baten arabera sailkatzeko alderatzen dira eta, deialdian finkatutako mugarekin eta dagoen kreditua kontuan hartuz, aipatutako irizpideak aplikatuz balorazio altuena lortu dutenei egiten zaie esleipena.

Zuzenean eman ahal izango dira Zigoitiko Udalaren aurrekontuan aurreikusitako diru-laguntza izendunak. Aurrekontuaren gastuen egoera berariaz jaso beharko dira horien xedea, aurrekontu-zuzkidura eta pertsona onuraduna.