Euskara

Zigoitiko Udala Gorbeialdeko Kuadrillaren euskara zerbitzuaren barruan dago.

Harremanetarako bideak (teknikaria: Manex Agirre Arriolabengoa):

Aurrez aurre: asteazkenetan, 9:00etatik 14:00etara (udalaren harrera ordutegia)

Posta elektronikoa: euskara@gorbeialdea.eus

Telefonoa: 945430167 (Gorbeialdeko Kuadrilla)

Diru-laguntzak

Zigoitiko Udalak urtero argitaratzen du Zigoitiko herritarrek euskara ikasteko eta euskararen aldeko proiektuak martxan jartzeko diru-laguntza deialdia.

2019ko deialdia argitaratzen denean, hemen ikusi ahal izango duzu dokumentazio guztia.

Hizkuntza-aholkularitza zerbitzuak

Zigoitiko eguneroko bizitzan parte hartzen duten erakunde, elkarte eta bestelako egiturek jaso dezakete udalaren hizkuntza-aholkularitza zerbitzua:

  • Zuzenketak: euskarazko edozein motatako testuen zuzenketa
  • Aholkularitza: euskarazko testuak prestatzerakoan sortutako zalantzak, aholkuak, galderak...
  • Itzulpenak: gaztelaniaz sortutako testuen itzulpena.

Zerbitzua eskatzeko, honako bideetara jo dezakezu:

  • Aurrez aurre: asteartetan, 9:00etatik 14:00etara
  • Telefonoz: 945464041
  • Posta elektronikoz: euskara@gorbeialdea.eus

 

Normalizazio planak

Zigoitiko Udalak bi esparrutan egiten du lan: erakundearen esparruan (udala) eta udalerriaren esparruan.

Erakundearen normalizazio-lanetarako, Udalak onartua du Erakundearen Euskararen Erabilerarako Plana, 2018-2022 epealdirako. Horren barruan, nabarmentzeko modukoa da, 2014tik aurrera, epealdirako hizkuntza irizpideak ere onartuta ditugula.

Udalerriari begira, 2018-2022 epealdirako, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana dugu indarrean.

Plan horien guztien edukia, eta orain artekoena, ondorengo dokumentuetan dago jasota.

Gaineratutako agiriak

Zigoitiko datu soziolinguistikoak

Bi dokumentu ditugu une honetan eskura, Zigoitiko errealitate soziolinguistikoa ezagutzeko aukera ematen digutenak:

- Zigoitiko datu soziolinguistikoen bilduma (2014koa)

- Zigoitiko euskararen kale-erabileraren neurketaren txostena (2016koa)