Autobusa
Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailak ematen du zerbitzu hori eta Sailak berak alda dezake. Argibide gehiago izateko, Aldundiaren web orria kontsultatu.
Hurbiltze-modalitatearen funtzionamendua halaxe izango da:
- Hurbiltze-modalitatea duen hyerri batera joateko txartela estean, autobusa herri horretako geltokira sartuko da.
- Hurbiltze-modalitatea duen herri batetik bidaiatu nahi baldin bada, enpresarekin harremanetan ipini behar da, bidaiaren aurreko egunean, 19:00ak baino lehenago (tfnoa. 945285000). Aurreabisua ez bada egiten, autobusa ez da herri honetan sartuko, baldin eta aldez aurretik ez bada beste herriren batean erosi herri horretara joateko txartela.
GAUEKO LINEAK: “Ohiko geralekuak” ez diren lekuetan autobusetik jaisteko aurreikusten da, beti ere, hurrengo baldintza hauek betetzen baldin badira:
- AFAk aldez aurretik ezarritako “eskaeraren araberako geralekua” izan behar da.
- Hurrengo eskatzaileentzat da, eta autobusean sartzean gidariari esan behar diote:
- Bakarrik edo beste emakumeekin bidaiatzen duten emakumeak
- Bakarrik edo beste adingabekoekin bidaiatzen duten adingabekoak
- Adingabekoekin bidaiatzen duten emakumeak
Geraleku hauek, hurrengo ordutegietan eta datetan hasten diren ibilbideetan eska ditzakete:
- 18:30etik aurrera, azaroaren 1etik martxoaren 31ra.
- 21:00etatik aurrera, apirilaren 1etik urriaren 31ra.
ESKUALDEKO GARRAIOA: Sarbidea hasierako eta amaierako geralekuetara, garraio erregularrerako loturarekin. Ezinbestekoa da aurrez erreserbatzea, aurreko eguneko 20:00ak arte. Tel. 945 182060 http://www.araba.eus/alavabus/
LINEA 1 VITORIA/GASTEIZ - ZIGOITIA
Linea hau eskaintzen duen enpresak: Autobuses Hermanos Arriaga S.A. Tfnoa. 945 285000
LINEA 14 VITORIA/GASTEIZ - MURGIA - IZARRA (Zaitegin geldialdiak)
Linea hau eskaintzen duen enpresak: Autobuses La Unión S.A. Tfnoa. 945 264626
LINEA 15 VITORIA/GASTEIZ - AMURRIO - LLODIO (Zaitegin geldialdiak)
Linea hau eskaintzen duen enpresak: Autobuses La Unión S.A. Tfnoa. 945 264626
Gaineratutako agiriak
- Linea 1 Vitoria/Gasteiz - Zigoitia Linea 1 Vitoria/Gasteiz - Zigoitia Formato:pdf | Tamaina: 214Kb
- Linea 14 Vitoria/Gasteiz - Murgia - Izarra Linea 14 Vitoria/Gasteiz - Murgia - Izarra Formato:pdf | Tamaina: 259Kb
- Linea 15 Vitoria/Gasteiz - Laudio/Llodio Linea 15 Vitoria/Gasteiz - Laudio/Llodio Formato:pdf | Tamaina: 449Kb
- GAUEKO LINEAK - eskaeraren araberako geralekuak GAUEKO LINEAK - eskaeraren araberako geralekuak Formato:pdf | Tamaina: 159Kb
- Eskualdeko garraioa 5 zbkia. Izarra-Murgia Eskualdeko garraioa 5 zbkia. Izarra-Murgia Formato:pdf | Tamaina: 6Mb