Datu Segurtasuna

PRIBATUTASUN POLITIKA

Zigoitiko udalean jakinaren gainean gaude zure pribatutasunak zuretzat zenbateko balioa duen. Horregatik, zurekin harremanetan jartzeko, zerbitzuak edo produktuak, edo eskatutako informazioa bidaltzeko datu pertsonalen bat bakarrik eskatzen dizugu, zure izena edo zure helbide elektronikoa adibidez. Kasu horretan eta zuk bidali baino lehen, datuak gordeko ditugula eta zertarako erabiliko ditugun jakinaraziko dizugu.

Ez daukazu datu guztiak eman beharrik: zurekin kontaktuan jartzeko edo behar duzun informazioa bidaltzeko beharrezkoak direnak soilik. Izartxo batekin seinalatuko dizkizugu, eta honek ez du esan nahi, beharrezkoak ez diren datuak ematen ez badira, kalitate gutxiagoko zerbitzua jasoko duzunik.

Emandako datuak fitxategi batean edo gehiagotan gordeko dira. Honek, hauen tratamendu automatikoa ahalbideratzen du eta honela eraginkorragoak izango gara zerbitzua emateko garaian. Fitxategiak, dituzten datuen arabera, dagokien babes-mailan daude erregistratuta Datuen Babeserako Agentzian.

Datu pertsonalen bat helarazi baldin badiguzu, Datuen Babeserako Legean aurreikusten diren aurkakotasun, sarbide, zuzenketa eta ezeztapen eskubideak erabiltzeko aukera duzu uneoro, gutun bat bidaliz ondorengo helbidera:

  • Zigoitiko Udala
  • Bengolarra kalea, 1
  • 01138 ONDATEGI (ARABA)
  • Tel.: 945 464 041
  • Fax.: 945 464 052
  • NIF: P0101800A

Beste enpresa batzuei datuak uztea

Zeuk eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak bidaltzeko beste enpresa baten zerbitzuetara (posta-zerbitzura edo mezularitza edo garraio-enpresetara adibidez) jo beharko bagenu, beraien lana egiteko beharrezkoak diren datuak bakarrik emango dizkiegu eta beste edozertarako erabiltzea debekatua izango dute.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookie-ak.

Web guneak ondo funtzionatzeko, bertara sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea beharrezkoa da. Adibidez, guneak jasotzen dituen bisitak zenbat diren edo erabiltzaile bakoitzak zein nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko; edo erabiltzailea web gunean sartzen den bakoitzean berak aukeratutako hizkuntzan agerrarazteko.

Identifikazio honek ez digu zuri buruzko informazio pertsonala edo zure ordenagailuaren edukia ezagutzera emango. Aipatutako identifikaziorako, zure ordenagailuan denboraldi batez gordetzen diren "Cookie" izeneko fitxategi batzuk erabiltzen dira. Kaltegabekoak eta tamaina txikikoak dira. Web gunera sartzen zarenean, orriak automatikoki "cookie"-ak kontsultatzen ditu, eta honi esker, aldez aurretik aukeratutako hizkuntzan agertuko da gunea, aurreko aukeraketaren arabera eduki espezifikoa izango du agerian, toki pribatuetarako sarbidea baimenduko dizu edo "erosketa saski" sistema bat egongo balitz produktuak gordetzeko aukera emango dizu, beste askoren artean.

Zure nabigatzailea "cookie"-ak ez onartzeko konfiguratu dezakezu, baina kasu honetan ezin izango dituzu web orriaren funtzionaltasun guztiak erabili.

Adierazpen hau eguneratzea

Posible da unean uneko legeetara egokitzeko, gure Pribatutasun Politikan aldaketak egitea. Horregatik, datu pertsonalak bidaltzen dizkiguzun bakoitzean, orri honetara sartzea gomendatzen dizugu.