Bestelako hondakinen bilketa

Gorbeiako Inguruen Zabor Partzuergoak bolumen handiko edota tipologiagatik ohiko kontenedoreetan onartzen ez diren hondakinak jasotzeko doako zerbitzua eskaintzen du.


Erabiltzaileak zerbitzu dohain hau eskatu beharko du 661835251 telefonora deituz edo mezu bat bidaliz ondorengo posta elektronikora notificaciones@grupodaorje.es . Bertan hondakina jasotzeko argibideak emango zaizkio.


Zerbitzu honen bidez jasotzen diren hondakin motak hauek dira:
- Tamaina handiko hondakinak: altzariak, mahaiak, koltxoiak, somierak, etab.
- RAEEak: aparatu elektriko eta elektronikoak.
- Mota guztietako etxetresta elektrikoak.

Bilketa hileko bigarren eta laugarren asteazkenetan egiten da.

ZER DIRA RAEEak ?
RAEEak aparatu elektriko zein elektronikoen hondakinak dira, materialak, trikimainak zein azpimultzoak.


GOGOAN IZAN: Pilak, bateriak edota korronte elektrikoa behar duten aparatuek tresna ELEKTRIKO edo ELEKTRONIKOAK dira. Aparatu hauek deuseztatzen ditugunean, RAEE bilakatzen dira. Mota honetako hondakinak zerbitzu honen bidez jasoko dira.