Gorbeialdeko Kuadrillako lan-poltsan izena emateko eskaera

ENPLEGUA

Gorbeialdeko Kuadrillako lan-poltsan izena emateko eskaera

Zer da

Gorbeialdeko Kuadrillako lan-poltsan izena emateko eskaera

Nork eska dezake

Zigoitian erroldaturiko edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izena emateko orria, Gorbeialdeko Kuadrillaren ereduaren arabera.
  • Curriculum vitae bat gehitu ahalko da.
  • Nortasun-agiriaren fotokopia.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre:

  • Gorbeialdeko Kuadrillan (Enplegu Arloa), Udal Plaza, 1 – 2. ezkerra. Murgia. Tel.: 945 43 01 67. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara
  • Zigoitiko Udalean, Bengolarra kaleko 1. zenbakian, Ondategi. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Posta-bulegoetan posta ziurtagiri ireki bidez.

Posta elektronikoz:economia@gorbeialdea.eus

Informazio gehiago nahi izanez gero 945 46 40 41 telefono-zenbakira (Udala) edo 945 43 01 67 telefono-zenbakira (Gorbeialdeko Kuadrilla) deitu.

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: Gorbeialdeko Kuadrillaren bulegoetan aurkezten bada, unean bertan.

Udaletxean aurkezten bada: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea.
  2. Interesdunari eskaeraren kopia edo hartu-agiria ematea, dagokion erregistro-zenbakiarekin.
  3. Eskaera Gorbeialdeko Kuadrillako Enplegu Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Enplegu-eskatzailea lan-poltsan sartzea.
  2. Enplegu-eskaintza bat jasotzen denean, enplegatzaileari lan-poltsa eskuratuko zaio, izena emanda dauden pertsonen harremanetarako datuekin.
  3. Kontratazioen eta gorabeheren jarraipena egitea

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Gorbeialdeko Kuadrilla - Enplegu Saila

Oharrak

Lan-poltsa hau datu-base bat da, Gorbeialdeko Kuadrillako enplegu-eskatzaileak biltzeko eta enplegua eskaintzen duten pertsonen eta enpresen esku jartzeko.