Tokiko enplegu plana

Esku Aldeko Enplegu Plana

ZUIAKO KOADRILAk ETA OTXANDIOKO UDALAk, Eskualdeko Enplegu Planak dinamizatzeko laguntzak iragartzen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko AGINDUaren bitartez, hainbat ekimen eta/edo programa bultzatu nahi ditu, azken helburua lortzeko asmoz, alegia, eskualdeko ekonomia aktibatzeko asmoz.

Enplegu Plan hau Euskal Enplegu Estrategiaren eta horri dagokion 2012 Plan Eragilearen esparruan sartzen da; EAEko eskualdeen errealitatea ezagutzea du helburu nagusia, horietako bakoitzean enplegua sustatzeko zer neurri har litezkeen hautemateko.

Plan hori aurrera eramateko, ZUIAKO KOADRILAK ETA OTXANDIOKO UDALAK arrazoi historikoetan, azpiegituretan eta pertsonen fluxuari dagozkienetan oinarri hartuta bat egin dute, izan ere, antzeko ezaugarriak dituztenez, sinergia handiak dituzte beren artean taldean lan egiteko.

Lan honek aukera ematen du sektore guztiei onura ekarriko dioten ekimenak eta proiektuak aurrera eramateko: erakundeak, herritarrak eta enpresa egitura.

Udal horiek Enplegua eta Gizarte Gaiak Sailaren maiatzaren 9ko “Eskualdeko Enplegu Planak dinamizatzeko laguntzak” agindua gauzatzeko elkartu dira, era horretara, eskualdea osatzen duten herri guztiei arestian udalaren eskumenekoak ziren hainbat zerbitzu eman ahal izango diote, horien artean dauden lotura sendoak, historikoak zein behar komunei dagozkienak kontuan hartuta. Talde lanak lurraldearen garapena bilatzen du, eta, ondorioz, herritarren bizi kalitatearen hobekuntza.

Azterketa honetan parte hartu eta ekarpenak egin dituzte eskualdeko udal arloek, gizarte eragileek, enpresek, prestakuntza erakundeek... era horretara, arazo eta premia garrantzitsuenak identifikatu ahal izan dira eta errealitate horren ezagutza oinarri hartuta jardun.

Udal Enplegu Plana

2013ko irailaren 26ko osoko bilkuran aho batez onartu zen Zigoitiko Enplegu Plana.

Zigoitia udalerriak lehentasunezko funtziotzat hartzen du ondorengoa: udalerriko produkzio-sistemen, enpresen eta langileen multzoaren beharrei erantzutea, bere mugen eta aukeren barruan, eta arreta berezia jartzea langabetuengan, eta bereziki lan-munduan sartzeko zailtasunik handiena dutenengan.