Itzuli

Hemendik aurrera, zure auto elektriko edo hibridoa Zigoitian kargatzeko aukera duzu

Kargatzeko gunea udalaren aurrealdeko aparkalekuan (Bengolarra, 1) dago, eta aldi berean 2 ibilgailu elektriko edo hibrido entxufagarri hornitzeko aukera ematen du, 40 minutuz; horixe baita karga oso bat gauzatzeko behar den denbora.

Oraingoz, zerbitzua doakoa izango da, baina datorren urtean erabilera-tasa xume bat ezarriko da.

Beste edozein kargalekutan bezala, erabiltzaileak alta eman beharko du zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen den plataforman, tramite erraz bat eginda.

Ekimen hau 13.604,74€ko inbertsioaren bidez egin da. Zigoitiko Udalak, honen bidez, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko urrats berri bat eman du. Hurrengoa, udalaren bi ibilgailuak, ohiko erregaia erabiltzen dutenak, elektrikoekin ordezkatzea izango da. Horrez gain, azpimarratu beharra dago ibilgailu elektrikoek onura jasotzen dutela Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergan, zergak eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan jasota dagoenaren arabera.