Etxebizitza

Gazteen etxebizitza-beharrei buruzko inkesta

Zigoitiko Udaleko talde politiko guztiak bat gatoz gure udalerrian etxebizitza duin bat benetan eskuratzeko jarduerak garatzeko helburuarekin, herritar guztientzako oinarrizko eskubide bat dela uste baitugu. Lan-batzorde berezi bat sortu dugu bide horretan aurrera egiteko.

Etxebizitza eskuratzea, lana lortzearekin batera, funtsezko elementua da gure udalerriko gazteek bizitza-proiektu autonomoak gara ditzaten. Horregatik, gure udalerriko etxebizitzen gaur egungo egoeraren diagnostikoak, beste leku batzuetan esparru honetan dauden alternatiba berritzaileen azterketarekin batera, bidea eman behar du Zigoitiko gazteen emantzipazio-proiektuk garatuko dituzten neurriak inplementatu ahal izateko.

Zigoitiko Udalak, 18 eta 33 urte arteko adina duten zigoitiarren etxebizitza-eskaera errealaren maila ezagutu behrra dauka, etxebizitzen sustapenean, eraikuntzan eta birgaitzean modu zehatzagoan eskuhartzeko.

Gure Udalerrian baditugu alokairu sozialera bideratutako etxebizitzak, Osasun Etxekoa eta Bengolarra eremukoa, hain zuzen ere. Etorkizun hurbilean, Muruan etxebizitza sozialak egiteko proiektu bat ere garatuko dugu. Horrez gain, udala jakitun da udalerrian hainbat eraikin daudela, partekatutako etxebizitzaren aukera aurrera ematea ahalbidetzen dutenak, beti ere diagnostikoan jasotako aukera bat izanez gero.

Horregatik, galdetegi erraz bat prestatu dugu, dauden beharrak xehetasunez ezagutzeko, jabetzari, alokairuari edo partekatutako alokairuari dagokionean (azken honen kasuan, egitura honakoa litzateke: logela, norbere erabilerarako edo erabilera partekatuko komunarekin; eta sukaldea, egongelak eta aisialdirako guneak).

Udalean lanean ari gara udalerriak dituen behar errealak ezagutzeko. Badakigu zure laguntza eta lankidetza izango dugula, horiexek baitira gure herritarren bizitza-kalitatea hobetzeko lanean daukagun bultzadarik handiena. Erantsita doan galdetegia erantzuteko eskatzen dizuegu, eta, horrela, Zigoitian etxebizitzaren esparruan dugun argazki zehatz eta erreala jaso ahal izango dugu.

Hori dela eta, galdetegia bete eta guri helaraztera animatzen zaitugu: udaletxeko bulegoetan, Helbidea: Bengolarra kalea 1, Ondategi. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Halaber, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez osatu ahal izango duzu inkesta, esteka honetan: https://zigoitia.egoitzaelektronikoa.eus/info.0

Eskertzen dizugu parte hartzea.

Udal etxebizitza tasatuen sustapena Muruan

Udalerriko biztanleei, batez ere gazteei, etxebizitza eskuratzen laguntzeko, Zigoitiko Udalak Muruako 5. sektorean etxebizitza kolektiboa sustatzea bultzatzen du.

Gaur egun, Arau Subsidiarioek lurzati bakoitzeko etxebizitza bakarra eraikitzeko aukera ematen dute. Udal-proposamenak hirigintza-aldaketa bat planteatzen du, eragindako lau lurzatietan gehienez 20 etxebizitza eraikitzeko aukera emango duena, etxebizitza kolektiboko bloke batean edo gehiagotan banatuta.

Etxebizitza-eredu berri irisgarriago hori ahalbidetzeko, eremuaren eraikigarritasun osoa handitu beharko da, gaur egungo 946 m²-ko baturatik eraikitako 2.500 m²-ko gehieneko baturara igaroko baita.

Jarduera horrekin, Zigoitiko Udalak berretsi egiten du etxebizitza-politika inklusibo eta jasangarri baten aldeko konpromisoa, herritarren benetako premiei erantzutera eta gazteek udalerrian jarrai dezaten sustatzera bideratuta dagoena.

Gopegiko udal zuzkidura-ostatuan logelak esleitzeko deialdia.

Herritar guztiei jakinarazten zaie Zigoitiko Udalak oinarri arautzaileak onartu dituela Euskaldun Berria Plazako 1-1eko udal-etxebizitzan (Gopegin) gazteentzako zuzkidura-bizitokiak esleitzeko.

1. Deialdiaren xedea.

Prozeduraren xedea da aipatutako udal-ostatuko hiru gelaren erabilera esleitzea, jabari publikoko emakidaren araubidean bost urterako, onartutako oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.

2. Eskaitzaleentzako betekizun nagusiak.

Besteak beste, baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek parte hartu ahal izango dute:

 Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 18 eta 35 urte bitartean izatea.

 Zigoitian etengabe erroldatuta egotea azken bi urteetan.

 Jabetzan, azalera-eskubidean edo usufruktuan etxebizitarik ez izatea.

 Urtean gutxienez 3.000€-ko eta gehienez 37.058€-ko diru-sarrerak egiaztatzea 2024ko ekitaldian.

3.Eskabideak aurkeztea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori 2025eko urriaren 20tik 2025eko azaroaren 20ra arte luzatuko da, biak barne. Eskabideak oinarrien eranskin gisa agertzen den eredua erabiliz aurkeztu beharko dira, eta honako hauek erregistratu ahal izango dira:

 Telematikoki, udalaren egoiza elektronikoaren bidez: https://zigoitia.egoitzaelektronikoa.eus

 Aurrez aurre, Zigoitiko Udaleko Erregistro Orokorrean. 

4. Esleitzeko prozedura.

Aurkezteko epea amaituta, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrrenda argitaratuko da, eta hamar egun balioduneko epea irekiko da alegazioak edo zuzenketak egiteko. Esleipena zozketa publiko bidez egingo da, Udal Idazkariaren aurrean, eta gelak aukeratzeko lehentasun-ordena ezarriko da.

5. Zerga kuota.

Errentaren arabera ezartzen da eskala honen arabera:

Urteko errenta

Gela bakoitzaren tarifa

3.000-8.000 euro

105,00 euro

8.001-14.000 euro

140,00 euro

14.001-21.000 euro

165,00 euro

21.001-27.000 euro

225,00 euro

27.001 eurotik gora

300,00 euro

6. Informazio gehiago.

Oinarri osoak eta eskabide-eredua udalaren web orrian egongo dira eskuragarri:

https://www.zigoitia.eus/eu/udal-zerbitzuak/ hirigintza-eta-etxebizitza/etxebizitza

Beste edozein kontsulta egin nahi izanez gero, interesdunek Zigoitiko Udalera jo ahal izango dute, edo, bestela, herritarrei arreta emateko ohiko bitartekoen bidez jarri ahal izango dira harremanetan.