Itzuli

Badator ZIGOITIA EUSKARAZ 2019

Zigoitiak euskararekin duen urteroko hitzordua gainean dugu: aurten, abuztuaren 31 izango da ekimenaren lehenengo eguna.

Urtero bezala, Zigoitia Euskaraz lan taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu, festa girokoak, euskara erabiltzeko espazio erosoak sortzeko helburuarekin:

  • Abuztuaren 31n izango da urteroko BIZIKLETA MARTXA, eta aurten Eriben hasi eta bukatuko da.
  • Irailaren 1ean, berriz, EUSKARAZKO MEZA egingo dute Mendarozketan, ondorengo urteroko ekitaldiekin..
  • Irailaren 7an, Gopegin, TIO TERONEN SEMEAK taldearen bisita izango dugu, eta baita sagardo eta gazta dastaketa  ere.
  • Eta, bukatzeko, irailaren 8an, MAIRUELEGORRETAKO EUSKAL JAIA eta ondorengo HERRI BAZKARIA (noski, erromeria ere ez da faltako...)

Egitarau osoa, xehetasun guztiekin, ikusteko, azpialdeko kartelean edo diptikoan egin kontsulta.