Itzuli

Badator 2018ko ZIGOITIA EUSKARAZ!

Urteroko moduan, iraileko lehenengo bi asteburuetan izango dira ekitaldi guztiak.

Iraila iristearekin batera dator Zigoitia Euskaraz aurten; izan ere, irailaren 1 eta 2ko asteburuan izango dira lehenengo ekitaldiak.

Hurrengo asteburuan ere izango da zer ikusi eta gozatu. Aurten, irailaren 8a (larunbata) egun berezia izango da gainera: azaroan Euskal Herri osoan martxan jarriko den EUSKARALDIA ekimenaren aurkezpena egiteko aprobetxatu dugu egun hori.

Egun handia, urtero bezala, iraileko bigarren igandean izango da: irailaren 9an. Goizean, Mairuelegorretako kobazuloan, Euskal Jaia egingo da, 11:00etatik aurrera. Eta 15:00etatik aurrera Ondategin, Bengolarra frontoian, jarraituko du festak: herri bazkaria, dantza plaza, Laiotz taldearekin erromeria...

Adi: irailaren 9ko herri bazkarirako txartelak salgai daude jada Bengolarra tabernan. Ez itxaron, eta erosi lehen bait lehen!! (Azkeneko eguna irailaren 5ean izango da).

Egitarau osoa azpialdean doan irudian eta eskuorrian ikus dezakezu.