Itzuli

ZIGOITIAN EUSKARA KLASEAK JASO NAHI DITUZU?

Ikasturte berrirako (2023-2024) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan.

Kuadrillako udaletxe guztietan aurkitu ahal izango duzu informazioa taldeen, ordutegien, dirulaguntzen... gainean.  Hemen klik eginda jaitsi dezakezun diptikoan ere informazio gehiago izango duzu.

Ikasturteari urrian emango zaio hasiera eta, klaseez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu, merezi duelako.

Zigoitiko kasuan, Gorbeialdeko AEK arduratuko da euskara-eskolez, eta izena emateko aukera duzu irailaren 26ra arte. Eskaintzen diren mailen, ordutegien... gaineko informazio gehiago duzu lotura honetan, eta erantsitako dokumentuan.