Itzuli

EUSKARAREN EGUNAREN inguruko egitaraua

Badator abenduaren 3ko euskararen nazioareko eguna.

Zigoitiko Udalak, Gorbeialdeko Mintzalagunekin eta Gorbeia Eskolarekin elkarlanean, euskararen egunaren inguruko egitaraua osatu du. Hona hemen:

Abenduak 1, ostirala. 19:30ean Gopegiko txokoan

ARDO DASTAKETA, Xabi Amestoyrekin

Hainbat ardo ezagutzeko aukera, eta mintzalagunekin batera mingaina astintzekoa ere bai. Aldez aurretik izena eman beharra dago, 650266744 zenbakira deituta edo idatzita (Unai).

Abenduak 2, larunbata. 19:00etan Zigoitia aretoan

GELTOKIA, Aukeran dantza-konpainiarekin

Bizitza, bidaia gisa ulertuta. Edu Muruamendiarazen konpainiaren azken ikuskizuna.

Abenduak 4, astelehena. 15:30ean Gorbeia Eskolan

GEZUR GEHIEGI, Txoborro magoaren eskutik

Magia-emanaldi mundiala, txikienei zuzendua.