Itzuli

Oihan Martinezek irabazi du apirileko opari-txartela (IRAKURRI, GOZATU, OPARITU)

Zigoitiko liburutegian martxotik dago martxan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina.

Irakurri, gozatu, oparitu kanpainaren 2018ko edizioa martxa onean doa. Eta horren lekuko da aste honetan jasotako argazkia. Apirilean zehar kanpaina parte hartu dutenen artean 30 €ko txeke baten zozketa egin dugu, eta OIHAN MARTINEZek irabazi du txekea. Zorionak, Oihan!!

Kanpaina azken txanpan dago, beraz, gogoan izan: maiatzaren 31ra arte duzue parte hartzeko aukera. Maiatzean zehar parte hartzen dutenen artean, ohiko deskontuez gain, beste txeke baten zozketa egingo dugu.

(Ez dakizula zein den kanpainaren dinamika? Egin klik hemen, xehetasunak ikusteko)