Itzuli

Zigoitiko Udalaren lan-eskaintza

Jendeari arreta emateko administrari laguntzailearen lanpostua betetzea, lanpostua egiten duen pertsonaren baja-aldian. Interesdunek Lanbideren webgunean eman dezakete izena 2025/03/28ra arte.

Egin beharreko funtzioak:

Dokumentuen sarrera erregistratzea eta eremu eskudunean banatzea.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen edo postalen irteera-erregistroa.

Herritarren telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta, eskatutako informazioa emanez, kexak, eskaerak, erreklamazioak... jasoz edo arlo eskudunera bideratuz.

Biztanleen erroldako altak eta bajak.

Zergen eta tasen altak, bajak eta helbideratzeak.

Udaleko gainerako arloei laguntzeko zeregin osagarriak.

Ezinbesteko baldintzak:

Titulazioa: eskola-graduatua, DBH edo baliokidea.

Euskara: 2. hizkuntza-eskakizuna.

Baloratu beharreko baldintzak:

Euskara: 3. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo baliokidea (10 puntu).

Informatika: IT txartela (Internet, Outlook, Word aurreratua, Excel aurreratua eta Power Point) (3 puntu bakoitzeko, gehienez 15 puntu).

Administrazio-kudeaketako eginkizunetan izandako esperientzia (puntu 1 lan egindako hilabete bakoitzeko, 12 puntu gehienez).

Elkarrizketa pertsonala: puntuazio handiena lortzen duten 3 pertsonei, betiere gutxienez 15 puntu lortzen badituzte.

Lanaldi osoa: 7 ordu A-tik O-era.

Hileko soldata gordina, gutxi gorabehera: 2.200 €.

Lanean berehala hastea.

Interesdunek Lanbideren webgunean eman beharko dute izena (https://web.lanbide.eus/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaa&PM8=162025003395

Eskaintza-zenbakia: 1620250033