L1 VITORIA-GASTEIZ / ZIGOITIA autobusaren ordutegi berria
2016ko azaroaren 28tik aurrera.
Azaroaren 28tik aurrera hainbat aldaketa jasango dituzte Vitoria-Gasteiz/Zigoitia ibilbidea egiten duen 1. Lineako geltokiek eta ordutegiek.
Gelditzeko ordu zehatzik izan gabe, asterisko bakar bat duten herrietan (azpian “Gerturatzea” legenda duten horietan, hain zuzen ere), zerbitzua ondoren azaltzen den moduan ematen da:
- Vitoria-Gasteiztik Zigoitirako norabidean:
- Vitoria-Gasteizen,* bat daukan edozein herritarako txartela erosterakoan, autobusa herri horretako geltokian sartuko da. Inork ez badu txartelik erosten, autobusa EZ da herrian sartuko.
- Apodakatik, Berrikanotik edo * daukan beste herriren edo geltokiren batetik joan nahi baduzu, ALDEZ AURRETIK enpresarekin kontaktuan jarri beharko duzu.
- Zigoititik Vitoria-Gasteizerako norabidean:
- Autobusa hartu nahi duten Zestafeko, Akostako, Manurgako eta Buruagako herritarrek ALDEZ AURRETIK jarri beharko dute enpresarekin harremanetan. Enpresara inork ez badu deitzen, autobusa ez da herrira sartuko. Hala ere, aldez aurretik norbaitek txartela erosita badu, beste herriren batetik * daukan herriren batera joateko, autobusa herri horretan sartuko da.
- Gainontzeko herrietatik, adierazita dauden ordutegietan pasako da autobusa.
Linearen ardura duen enpresarekin (Autobuses Hermanos Arriaga, S.A.) harremanetan jartzeko, eta aipatutako herrietako Gerturatze-zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek honakoa egin behar dute:
Autobusa hartu nahi duten egunaren bezperan deitu, 945 28 50 00 telefono zenbakira, honako ordutegian: 9:00etatik 14:00etara, edo 16:00etatik 19:30etara.