Itzuli

Martxan dago Zigoitiko KORRIKA KULTURALAren egitaraua

Martxoaren 18ko arratsaldean iritsiko da KORRIKAren 23. edizioa Zigoitira, furgoneta, lekuko eta guzti. Horren aurretik, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zigoitiko Korrika Batzordeak, Korrika Kulturalaren egitaraua osatzeko. Lehenengoa, otsailaren 17an: EUSKARAZKO GARAGARDO DASTAKETA.

Otsailaren 17an, larunbata, goizeko 12:30ean Gopegiko txokoan garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu, Gasteizko GARAGART garagardotegi ibiltariaren eskutik. 

Parte hartzeko izena eman beharra dago otsailaren 15a baino lehen: 699 85 02 45 (Manu)

Aurrerago, ekitaldi gehiagoren berri ematen joango gara.