Mintzalaguna: "Eta euskaraz egiten badugu?"
Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun edo gurasolagun taldeetan parte hartzeko. Zigoitian ere badago horretarako aukera. Galdera bat daukagu: "Eta euskaraz egiten badugu?"
Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea. Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
Gorbeialdean, gainera, badugu mintzalagun mota berezi bat: GURASOLAGUN TALDEAK. Talde hauek, azken finean, mintzalagun taldeak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.
Izena emateko modua eta informazio gehiago, Kuadrillaren webgunean:
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean