EUSKARALDIA: Zigoitian txapak non jaso?
Azaroaren 20a gero eta gertuago dago. Badator Euskaraldia!! Hona hemen Zigoitian non jaso ahal izango dituzten txapak, izena ematen dutenek:
ZIGOITIA: Azaroaren 16tik 20ra. Zigoitiko gizarte eta kultur zentroan, goizez, 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:30-20:00)
OHARRAK:
- Euskal Herriko gainerako udalerrietan txapak non jaso daitezkeen jakin nahi baduzu, Euskaraldiaren webguneko mapan duzu informazio guztia.
- Txapa jasotzeko izena eman beharra dago, noski (oraindik egin ez baduzu, anima zaitez!!): https://izenematea.euskaraldia.eus/
- Parte hartzaileek, izena emateko formularioan jarri duten udalerrian jaso beharko dute txapa.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean