Itzuli

Euskaraldia: TXAPAK NON JASO?

Euskaraldiaren 3. edizioa gero eta gertuago dugu, eta, jada izena eman baduzu, azaroaren 18tik abenduaren 2ra ariketa soziala egiteko zure txapa jaso dezakezu.

Horretarako, Kuadrillako udalerri bakoitzean txapak jasotzeko dauden guneak ondorengo irudian jaso ditugu. Zure udalerriko gunera joan, eta jasotzea besterik ez duzu!

Eta, oraindik ez baduzu izena eman, aukeratu ahobizi edo belarriprest izango zaren, eta eman izena, hemen klik eginda.