Etxe Berdeak programa martxan dago
Etxe Berdeak Araba programa
Gorbeialdeko Kuadrillatik, Vital Fundazioarekin elkarlanean, ingurumen hezkuntza eta sentsibilizaziorako "ETXE BERDEAK" programa martxan jarri da.
Araba Etxe Berdeak hezkuntza-ekimena da, eguneroko euren ohiturek eragiten duten ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuaz kezkatuta dauden familiei zuzendua. Eguneroko ekintzetan ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa dakarten aldaketa txiki horiek deskubritzen laguntzen diegu, baita energia-baliabideak kudeatzen eta aurrezten ere.
Etxe Berdeak Araba hezkuntza-programa da, harekin bat egin nahi duten Arabako udalerrietako herritarrei zuzendua, beren etxeetan eta ohiko bizimoduan egunero egiten dituzten ekintzek ingurumenean dituzten ondorioak erakusteko.
Ekimen honen bidez, lagundu egin nahi zaie etxearen kudeaketa arduratsuagoa lortzeko aldaketa-prozesuan:
- Uraren eta energiaren etxeko kontsumoaren autokontrola sustatuz
- Aurrezteko neurriak eta portaerak sartuz
- Erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduz
Programa egituratzeko, zenbait etxek borondatez parte hartzen dute, eta zenbait ingurumen-helburu edo -erronka planteatzen zaizkie, etxean lortu beharrekoak (ura edo energia aurreztea, hondakinak murriztea, etab.).
Izena emateko epea apirilaren 22ra arte zabalik egongo da, eta izen ematea Vital Fundazioko webgunearen bitartez egin behar da.
Izen emateak eta informazio gehiagorako: araba etxe berdeak (fundacionvital.eus)