Itzuli

Udalak indarkeria matxistaren aurkako seinalea jarri du

Zigoitiko Udala indarkeria matxista mota guztien aurka agertu da. Seinale hau hausnarketara bultzatzen duen sinbolo txiki bat da.

Indarkeria matxistaren gaitz sozial horren inguruan sentsibilizatzeko espazio publikoa hartzen du. 40 emakume eta haur erail dituzte aurten; 8, ekainean. Sinbolo txikiak eta handiak sortzen jarraituko dugu emakumeak libre bizi daitezen.