Itzuli

Documental y coloquio "Lavanderas"

LATSARIAK dokumentala arropa garbitzaileen hitzak eta bizitzak bildu dituen dokumentala da, 2022an aurkeztu berria.

LATSARIAK dokumentala arropa garbitzaileen hitzak eta bizitzak bildu dituen dokumentala da, 2022an aurkeztu
berria.
Con Ciencia y Arte elkarteak eragindako dokumentalak latsarien lana gogora ekarri nahi du, izan ere emakume
haien beharra ezinbestekoa izan da herriaren eta familien osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko. Hartara hamahiru
emakumek beraien bizipenak kontatzen dituzte eta, era berean, garbitegiak nolakoak ziren eta non zeuden kontatzen
digute. Dokumentalak Bilboko errealitatea du indargune, baina Euskal Herriko beste leku batzuetako berbak
jasotzen ditu baita ere.

Esti Maguregik (zuzendaria, irudigintza, edizioa), Argenis Mesak (zuzendari artistikoa eta performancea), Marta
Brancasek (historia zuzendaria) eta Irune Lauzirikak (ekoizpena) filme hunkigarria bezain indartsu hau oparitu nahi
izan diete herri honetako emakume langileei, beraiei zor zaien ohorea itzuli nahiean. Poseía, sentiberatasuna eta
emakume haiekiko errespetua eta maitasuna nabarmena da dokumentalean.