Zein etorkizun opa diogu euskarari Zigoitian?
Zigoitian euskarari bultzada emateko lanak ez du etenik: eguneroko lana da. Hala ere, noizean behin ondo dago geldiune bat egin, patxada apur bat hartu, eta gure buruari galdetzea: “Zer etorkizun opa diogu euskarari gure udalerrian?”
Zigoitiko Udala eta Gorbeialdeko Kuadrilla euskararen normalizazio-lanen fase berri batean sartuko dira 2023an. Euskara plan berriak egiteko garaia da, eta horrek gauza batzuri buruz pentsatzea eskatzen du. Hainbat galdera ditugu:
- Zein da une honetan euskararen osasuna Zigoitian eta Gorbeialdean?
- Non ikusten ditugu hutsunerik handienak, euskararen erabilerari dagokionez?
- Zertan aurreratu dugu gehien azken urteotan?
- Noren ardura da euskararen erabilerari bultzada bat ematea?
- Zein funtzio izan behar dute euskararekin lotutako hitzordu handiek?
Eta, guztien gainetik, galdera nagusia: zein etorkizun opa diogu euskarari Zigoitian?
Egun bat, ordu bat eta leku bat jarri ditugu: otsailaren 21a, asteartea, 18:00etan udaletxean. Zatoz, anima zaitez: elkarrekin pentsatuta, hobeto pentsatuko dugu!
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean