Itzuli

Irakurle kluba: 6-8 urte artekoentzat, eta beraien gurasoentzat

Bularretik Mintzora programaren barruan, ume eta gurasoen artean irakurketa-giro bat sortzearen garrantziaz ohartzea da da helburua. 3 saio izango dira, Zigoitiko liburutegian, azaroan eta abenduan.

Honako helburuak ditu irakurle klubak:

  • Haur eta gurasoen artean irakurketa giro bat sortzea
  • Kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea
  • Liburuen komentarioak bultzatzea

Esan bezala, 6 eta 8 urte artean dituzten umeek eta beraien gurasoek hartu ahal izango dute parte.

Saioak honako egunetan izango dira:

azaroak 15,azaroak 29 eta abenduak 12

Ordutegia: arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara

Lekua: Zigoitiko liburutegia

Izena emateko, liburutegian bertan dago aukera. Eta baita euskara@gorbeialdea.eus helbidera mezu bat bidalita ere.