Itzuli

ETXEKO KONPOSTAJEA SUSTATZEKO KANPAINA

Zigoitiko udalak, etxeko konpostajea sustatzeko kanpaina abian jarri du. Ekimen honek, gaur egun sortzen ditugun hondakinen kudeaketa hobetzea du helburu, bereziki hondakinen frakzio organikoa.

Kanpaina honen bitartez norberak bere etxean konpostajea egiteko beharrezkoak diren materialak eskatzeko aukera eskaintzen da.

Hauek dira eskatu daitezkeen materialak:

  • Konpostagailua (400 l)
  • Aireztatzailea
  • Hondakinak gaika jasotzeko 10 l-ko kuboa 

Material hauen eskaera egiteko ondoren deskargatu daitekeen orria bete eta udaletxeko bulegoetan entregatu beharko da.

Informazio gehiagorako: ingurumena@gorbeialdea.eus