Itzuli

Badugu "Irakurri, gozatu, oparitu" kanpainaren apirileko sariaren irabazlea!

Zigoitiko liburutegian aurrera doa "Irakurri, gozatu, oparitu" kanpaina.

Martxoaren 18an hasi, eta maiatzaren 31ra arte, Zigoitiko liburutegian euskarazko liburuak maileguan hartzeak deskontua dakar... eta baita sariak irabazteko aukera ere.

(Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen)

Hilabete bakoitzean kanpainan parte hartzen dutenek, 30 euroko opari-txartelaren zozketan hartzen dute parte, euskarazko kultur produktuetan gastatzeko. Eta... badugu apirileko zozketaren irabazlea: ALANA MARTINEZ. Zorionak, Alana!

Oraindik aukera dago kanpainan parte hartzeko (maiatzaren 31ra arte), eta maiatzeko zozketan sartzeko. Beraz... anima zaitezte!!