Itzuli

Jai onak, berdintasunezkoak!

Eguzki Jaia-Gune Morea

Zigoitiko Udalak jaiak errespetuz bizitzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Jaiak indarkeria matxistarik gabeko gunea izan behar du, eta segurua emakumeentzat.

Gogoan izan behar dugu Zigoitiko Udalak, jaietan, indarkeriaz eta sexu-erasoez sentsibilizatzeko eta prebenitzeko gune bat duela, informazioa eta arreta emango duen profesional kualifikatuekin. Horretarako, psikologo baten eta sexolga baten laguntza izango dugu.

Arreta eta informazio gunea Bengolarrako parkean egongo da, ordutegi honetan:

Ostiraletan: 22:00-01:00

Larunbata: 00:00-03:00

Edozein eraso matxista gertatuz gero, arreta emateko telefonoak gogoratzen ditugu:

24 orduko arreta-zerbitzu espezializatua: 900.840.111

Gizarte Larrialdietako Zerbitzua: 945.134.444

Ertzain-etxea: 945.064.219

Larrialdiak: 112