Itzuli

Kirol eta kultura jarduerak. 2020

Epea: Urtarrila-Maiatza

Zigoitiko Udalak urtero antolatzen dituen kirol eta kultur jarduerak, bi epealdikoak (urritik abendura eta urtarriletik maiatzera).

Ordainbidea:

  • Urritik abendurako aldia eta urtarriletik maiatzerako aldia:

Banku-helbideratze bidez. Jarduera automatikoki berritzen da urtarriletik maiatzera bitarteko aldirako, idatziz baja-eskaera egiten denean izan ezik, horretarako ezarririk dagoen epean.

  • Monografikoak:
  • Udaletxearen banku-kontuan ordaintzea (KUTXABANK ES51 2095 3224 24 1095220256 edo LABORAL KUTXA ES21 3035 0143 75 14300024035). Izena emateko eskaerarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Eskudirutan ordaintzea, Zentro Soziokulturaleko pertsonalari, izena emateko unean. Izena eman duen pertsonari ordainketaren hartu-agiria emango zaio.