Itzuli

Udalekuetan izena emateko epea zabalik

Udal udalekuak eta Hitagu Udan

2021ko udalekuetan aurrez izena emateko epea zabalik.

ZIGOITIKO UDALEKUAK
2021

IZENA EMATEKO OINARRIAK ETA FUNTZIONAMENDU ARAUAK

 

1. Udalekuen helburuak

  • Umeen artean zenbait balore (hezkidetza, kulturartekotasuna, bizikidetza, gainontzeko parte-hartzaileekiko eta ingurumenarekiko errespetua, etab.) sustatu eta garatzea.

  • Zigoitiko ume eta gaztetxoen hizkuntz ohituretan eragitea, gune, aukerak, ohiturak eta euren arteko harremanak euskaraz sustatuz

  • Gurasoei lana eta familia uztartzeko aukerak ematea, umeen oporraldiaren garaian.

 

2. Udalekuen datak eta ordutegiak

Udal Udalekuak

  • Udalekuak 2021ko uztailaren 5tik 16ra bitartean egingo dira.

  • Ordutegia goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara izango da.

  • Zaintza zerbitzua behar duenentzat egongo da 9:00etatik 9:30etara eta 14:00etik 14:30etara.

Hitagu Udan

  • Udalekuak 2021ko uztailaren 19tik 23ra bitartean egingo dira.

  • Ordutegia goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara izango da.

Informazio gehiago: https://www.zigoitia.eus/eu/udal-zerbitzuak/kultura-eta-kirola/kirol-eta-kultur-jarduerak