Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

GIZARTE-ZERBITZUAK

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Zer da

Herritar guztientzako zerbitzu orokor eta balioaniztuna da, haien bizi-kalitatea areagotzeko eta gizarte-ongizatea garatzeko helburu nagusiak dituena. Ondoren, izapidetzen diren zerbitzuen zerrenda, gutxi gorabeherakoa, ematen da:

Adinekoak eta mendekotasuna

  • Mendekotasun-egoera aitortzeko eskaera.
  • Etxebizitza komunitariorako eskaera.
  • “Zaintzeko zaindu” programarako eskaera:
  • Adinekoak zaintzen dituzten senitartekoei laguntza psikologikoa emateko eskaera.
  • Doluan laguntzeko programa.
  • Elkarri laguntzeko taldea.
  • Eguneko arretarako landa-zentroetarako eskaera.
  • Eguneko zentroetarako eskaera.
  • Adinekoentzako eguneko zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko eskaera.
  • Adinekoentzako egoitzetarako eskaera.
  • Adinekoentzako egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko eskaera.
  • Mendekotasun-egoera aitortzeko eskaera.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzurako eskaera.
  • Familia-ingurunean zaintzak emateko prestazio ekonomikoa jasotzeko eskaera.
  • Laguntzaile pertsonalerako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskaera.
  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskaera.
  • Kotizazio gabeko erretiro-pentsiorako eskaera.
  • Gizarte Ongizaterako Funtserako eskaera.

Desgaitasunen bat edo gaixotasun mentala duten pertsonak

  • Mendekotasun-egoera aitortzeko eskaera.
  • Desgaitasuna aitortzeko eskaera.
  • Mugikortasun-baremorako eskaera.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntza teknikoetarako eskaera.
  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentrorako eskaera.
  • Etxebizitza lagunduetarako eta talde-etxeetarako eskaera.
  • Egoitza-zentroetarako eskaera.
  • Egoitzetan eta eguneko zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko eskaera.
  • Okupazio-zentroetarako eskaera.
  • Aparkatzeko txartelerako eskaera.
  • Kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsiorako eskaera.
  • Gizarte Ongizaterako Funtserako eskaera.
  • Garraio egokiturako eskaera.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzurako eskaera.
  • Gaixotasun mentala duten pertsonei eta/edo haien senitartekoei laguntza psiko-hezigarria emateko programarako eskaera.

Adingabeak eta familia

  • Babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzurako eskaera
  • Adigabekoentzako eguneko zentroetarako eskaera.
  • Adingabekoentzako egoitza-zentroetarako eskaera.
  • Gizarte-hezkuntzaren aldetik eta alde psikosozialetik esku hartzeko zerbitzurako eskaera.
  • Familia ugariaren titulurako eskaera.

Emakumeak

  • Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako laguntza psikologikorako eskaera.
  • Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako aholkularitza juridikorako eskaera.
  • Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako harrera-etxebizitzetarako eskaera.
  • Harrera-etxebizitzetako emakumeentzako lagun egiteko programarako eskaera.
  • Prestazio ekonomikorako eskaera.

Oinarrizko gizarte-ekintza eta gizarteratzea:

  • Gizarte Larrialdiko Laguntzak.
  • Premia-egoeran dauden pertsonentzako laguntza bereziak.
  • Gizarteratze-ibilbideetan parte hartzen duten pertsonentzako diru-laguntzak.
  • Prestazio ekonomikoei buruzko informazioa (Lanbide).

Honako hauen baliabideei buruzko informazioa:

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.
  • Eusko Jaurlaritza (telelaguntza eta etxebizitza)
  • Elkarteak, fundazioak, eta abar.
  • Adinekoentzako eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako termalismo sozialeko eta oporretako programa.

Nork eska dezake

Udalerriko edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Zerbitzuari dagozkionak.

Non eskatu behar da

AURRETIAZ HITZORDUA ESKATZEA:

Telefonoz:

Astelehen eta ostegunetan, 8:00 etatik 15:00etara: 945 455011

Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 430460

Argibide gehiagorako, deitu 945 430167 zenbakira (Zuiako Kuadrilla)

Zenbat balio du

Zerbitzuaren edo baliabidearen arabera, doakoa izan daiteke, edo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen edo Eusko Jaurlaritzaren prezio publikoei buruzko arauei lotuta egon daiteke.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: eskatzen den zerbitzuaren edo baliabidearen arabera.

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu edo baliabideari dagokiona.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

Ondorengo izapideen laburpena

Nork onartzen du

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (Zigoitiko Udala).

Izapidearen ardura duen Udal saila

Oharrak