Atal honetan aurkituko dituzu Udalak antolatzen dituen kirol, kultur eta gizarteko kastaro eta monografikoak

Urteko ikastaroak bi matrikulazio-alditan antolatzen dira: urritik abendura eta urtarriletik maiatzera.

Izena emandako pertsonek ordaindu beharreko tasa Prezio Publikoen Udal Ordenantzan jasotakoa da, ikastaroaren ordu kopuruaren eta izena emandako pertsonaren adinaren arabera (18 urte edo gehiago).

Ordainketa banku-helbideratzearen bidez egiten da, urriaren bigarren hamabostaldian. Urtarriletik maiatzera bitartean, automatikoki berrituko da, salbu eta abenduaren 1etik 30era bitarteko jardueran baja ematen bada idatziz Gizarte eta Kultur Zentroan. Urtarriletik maiatzera bitarteko aldirako inskripzio berrien kasuan, aurreko urteko abenduaren 1etik 30era egingo dira.

Ikastaro monografikoak urritik uztailera bitartean antolatzen dira, eta izena emateko epea aldez aurretik iragartzen da.