Itzuli

ZAZI (ZAintzen ZIgoitia)

Apirilaren 16an egin genuen topaketan, guztion artean, interesatzen zaizkigun osasun gai asko atera genituen. Hori horrela izanik, lehenengo gaia aurkeztu nahi dizuegu: BIZITZA, HERIOTZA TA DOLUA izango da.

Horretarako, ekainean zehar, 2 ekitasmo antolatu ditugu:

. Ekainaren 12an, asteazkena, 18:00tan, Zigoitiko liburutegira Txabi Arnal hurbilduko da.

Txabik urteak darama umeei doluan akonpainatzen lantzen. Hori egiteko helduok literaturaren bitartez tresna batzuk aurki ditzakegu heriotzaren tabua gainditzeko eta hortaz hitz egingo dugu topaketan. (HELDUENTZAKO)

. Ekainaren  17an, astelehena, 18:00tan, Ahulki Hutsak dokumentala proiektatuko dugu.

Dokumentalan, pertsona batzuk, bere doluak nola bizi dira partekatzen dute. Horri buruz sakontzeko filmaren zuzendaria (Iñaki Peña) gurekin egongo da. Holan proiekzinoa bukatu eta gero, berarekin doluari buruz hitz egin ahal izango dugu.