Antzerkia "Sex o no sex" Oihulari Clown.
Antzerkia klown.
Clown parodia. Pauxa pailazo bat da, eta galderak egiten dizkio bere buruari bizitzari, heriotzari eta sexuari buruz. Ikusleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko gisa hartuta, sexu-gaietan izandako hastapenak partekatzen ditu gurekin, eta giza harremanei buruz dituen kezkak eta lotura osasungarriak kudeatzeko dituen zailtasunak aitortzen dizkigu. Ikuskizun honetan, Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkezten dizkigu hainbat gai, beste behin ere, clown jokoaren bidez, hala nola hilekoa, masturbazioa, norberaren gorputzarekiko harreman korapilatsua, lehen musua, koitoa, orgasmoa… eta, oro har, errurik gabeko plazeraren gainditu gabeko irakasgaia. Jolas-proposamena da, sexuaren inguruko gure ohiturak – edo ohiturarik eza – erreferentziatzat hartzen dituena, eta Oihulari Klown-en sorkuntza guztietan ohikoa den bezala, genero-ikuspegitik egindako proposamena da.
https://youtu.be/xHDkk3fWDrQ?list=TLGGSjyC0lCBDiYzMTEwMjAyMw
Ekarpen librea: borondatezko ekarpen ekonomikoa ikuskizuna amaitzean
Inskripzioa : https://entradium.com/events/sex-o-no-sex-virginia-imaz-oihulari-klown
Informazioa gehiago https://www.teatropantarhei.com/portfolio-item/sex-o-no-sex/
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean