Itzuli

OPORRETAKO KUTXA gurasoentzako tailerra

Opor garaietan gure seme-alabekin egoteko eta jolasteko aukera gehiago izaten ditugu. Une ezin hobea da gure harreman horretan euskara ere goxatzeko eta gure seme-alabei euskararekin harreman indartsua eskaintzeko. Saio hauetan hainbat proposamen egingo dizkizuegu horri begira.

3 eta 9 URTE ARTEKO SEME-ALABAK DITUZTEN GURASOENTZAKO SAIOA (2 ordu)

Ez dira euskara klaseak baina bai euskara sustatzeko saioak. Euskara familian gutxi gutxi jakin arren ere parte har dezakezue. Primeran pasako dugu eta seme- alabei begira baliagarria izango zaizue.

Oharra: tailerrera datorrenak kutxa bat (hutsik) ekarri behar du.

Aldez aurretik izena eman behar da, zentroan bertan, edo telefonoz: 945464400. Ludoteka-zerbitzua behar baduzu, esan izena ematerakoan.