Itzuli

Udako solstizioa sentituz

Asociación cultural Kalimba, Hitagu, Dominizubi Musika Eskola, Zigoitiko jendea

Diziplina anitzeko esperientzia eszenikoa da, eta Zigoitiko hainbat publikok eta gonbidatu bereziek zuzenean parte hartzen dute edizio bakoitzean. Jarduera komunitario hau Bideart programaren hasieratik ari da egiten, harrera eta parte-hartze positiboa eta ugaria ari da izaten sorkuntzan, eta erreferente bihurtu da herrian.

Udako solstizio honetan Zigoitiko, Dominizubi Musika Eskolako, Hitagu Laborategi Eszenikoko eta Gasteizko Kalimba Kultur Elkarteko heldu eta haurrek hartuko dute parte.

Topaketaren gaia, aurten, beren herrialdeetatik, hainbat arrazoi medio, gerra eta gosea batez ere, ihesi etortzen diren pertsonen integrazioari buruzkoa izango da.

Ez da programaren barruko ekintza soltea. “Elkarrekin sentituz” izeneko bizikidetza-ziklo baten parte izango da, gure erkidegoan lurraldean elkarrekin bizi diren haurrak integratzea ahalbidetuko duen hiriko eta landako publikoaren arteko topaketa sortzeko helburuarekin.

Topaketen bidegurutze bat planteatzen da:
– Hainbat arte-adierazpen publikoekin elkartzea udako solstizioan. Musika, mugimendua, hitza eta komunitateko pertsonen sinergia bizi-bidean nahastuko dira, eta eszenaren bidez elkarbizitzarako espazio bat irudikatu eta sortuko dute.
– Topaketa bat espazio publikoan, Zigoitiko jendea berrikuntzako eta jai-giroko gauean elkartzen den tokian.
– Topaketa komunitarioa eta kolaboratzailea da. Kultura-ospakizun tradizional baten inguruan entzuleengana hurbiltzeko ahaleginean parte hartzen dute Arte Eszenikoek.