Itzuli

Irteera: Basoak eta Txabolak

Antolatzailea.- ABADELAUETA Zigoitiko talde etnografikoa.

Goizeko ibialdi hauek hileroko hirugarren larunbateatan egingo dira. Irteera Bengolarrako parkinetik 09:30ean eta amaiera 14:30ean izango da.

Irteeretan interesik dutenak harremanetan jarri daitezke abadelaueta@gmail.com helbidean, eta ibilaldiaren aurreko astean informazioa helaraziko zaio posta elektronikoz.

Datorren larunbatean, hilak 20, irteeratxo bat egingo dugu. Oraingo honetan Zigoitiko baso inguru eta bertako parajeetan dauden baso, zuhaitz eta txabola arrasto batzuk ikusiko ditugu.

Elkarrekin gozatuko ditugulakoan...

Ikusi arte!

ABADELAUETA