Itzuli

Ortzadarra

Ipunkontalaria

Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen honako adierazpen instituzional hau onartzea:

MAIATZAK 17 LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 

1990eko maiatzaren 17tik, OME-k homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuela ospatzen da. Horregatik, LGTBI kolektiboetako pertsonentzat balio esanguratsua du, eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa, gaur egun oraindik ere aurre egin behar baitio araudiarekin bat ez datorren pertsona orok.

Pandemiak eta horrek biztanleria osoan izan dituen ondorioek bi urte oso zailen ondoren, LGTBIQ+ kolektiboa izan da kaltetuenetako bat, desberdintasunaren arrakala areagotuz eta eremu askotan kalteberatasun-egoerak areagotuz. Izan ere, homofobiak, lesbofobiak eta transfobiak eragindako erasoak ohikoak dira gaur egun ere. 

Beste urte batez, Zigoitiko Udaletik, sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak salatzeko ahotsa altxatu genuen, LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako aurreiritzi orokorra nagusi den munduko eskualde askotan indarrean jarraitzen baitu.

Gure jendartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzen jarraitu behar dugu, askotan ikusezin bihurtzen diren genero-identitate, -orientazio etaadierazpen guztiak errespetatuz; jendarte osoaren erantzukizuna, diskriminazio- eta indarkeria-mota guztien aurka borrokatzeko.

Herritar guztien zeregina da jendarte inklusibo eta anitza lortzeko ahaleginak batzea, aniztasuna gure esparrutik ulertuta, baina baita bere osotasunean ere. Zigoitiko Udalak ahaleginak batuko ditu gizarte-eragile guztiekin, gizarte bidezkoagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta generoorientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin.

Gaur, maiatzak 17, eta urteko gainerako 364 egunetan, lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen eskubide zibilak bermatzeko lanean jarraituko dugu, askatasunerako oinarrizko eskubidearen zati gisa.

Pertsona askez osatutako herria eraikitzeko bidean, Zigoitiko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 16ko bilkuran, aho batez ERABAKI DU: 

LEHENENGOA: LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko adierazpen instituzional hau onartzea

BIGARRENA: jendaurrean jartzea web orrian, iragarki-oholean eta Zigoitiko Udaleko bulegoetan.

HIRUGARRENA: LGTBIQ+fobiaren aurkako sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak antolatzen jarraitzea eta LGTBIQ+ kolektiboak gure inguruan dituen errealitateei buruzko prestakuntza ematea.