Itzuli

Moving Compass

A Barca do Inferno

A Barca do Inferno

Gil Vicente portugaldarraren “Auto da Barca do Inferno” klasikotik abiatuta, sakon murgilduko gara itsas ingurunearen egungo egoera egiaztatzeko. Gure ekintzen larritasunari begirada kritikoa, ekosistema urtarreko biztanleen begiekin. Txotxongiloak, maskarak, zuzeneko musika, satira eta tragedia dira bidaia honetan lagunduko diguten osagaiak. Gehiegizko hondakin-isuriek, arrantza masiboak eta, laburtuz, larrialdi klimatikoak gure iraungitze-eguna gogora ekarriko digute. “Aberastasunak hil egiten dira, jainkoak hil egiten dira, gu ere hil egingo gara... Baina bada irauten duen zerbait: bizitzan egindako ekintzak. Atzera-kontaketa hasi da...” 

Moving Compass

Moving Compass nazioarteko konpainia gazte bat da. Antzerkitik, zirkutik, musikatik eta maskararen eta txotxongiloaren mundutik datorren sortzaile-taldea da. Gaur egungo arte eszenikoan sakondu eta aurkitzeko gogotik abiatuta, Moving Compass-ek antzerki bat bilatu eta esploratuko du, estiloak batzen dituena espazio berriak irekitzeko. Eliterik gabeko arte eszenikoa. Artearen berezitasunean murgiltzeko topagunea. Edozer gauza posible den lekua. Taldea: Pilar Pingarrón, Lydia Guez, Rafael Rey, Mathias Rodríguez, Tomé Mouriño Covelo, Carlos Gallardo eta Raquel Garabal Carbajal.

Uztaila 15  (ostirala) 20:00

Antzerkia
Gasteak eta helduak 
Zigotiko Kultur Etxean Antzokia 
Sarrera: 5€
Edukiera : 120
60 minutu 

Informazio gehiago eta sarrerak: https://www.teatropantarhei.com/portfolio-item/festikale-2022/