Itzuli

Dokumentala: "Un Agujero en el Muro"

Zuzendaria eta gidoia: Carlos Moure ( Ondoren, mahi ingurua)

UN AGUJERO EN EL MURO” arabiar mosaiko bat da, elkarrekin osatzen diren pieza multzo bat, lerroak, gurutzeak eta forma zabalagoak erakusten dituena, eta saharar herriak, Mendebaldeko Sahararen inguruan Marokok eraikitako isiltasunezko harresiaren atzean, bizi duen errealitatearen zantzuak eskaintzen dizkiguna.

Zuzendariak zailtasunak izan zituen hasieratik: Mendebaldeko Saharako lurraldearen eta bertako herritarren irudiak hartzea ezinezkoa izan zen, eta beraien lekukotasunak erabiltzea ere bai, anonimotasuna bermatu eta zigorrak saihesteko (2014 eta 2015 urteen artean, zenbait brigadista gaztek, Marokok ezarritako harresia atzean utzi ahal izan zuten, Equipe Mediako komunikatzaile eta aktibisten laguntzarekin. Beraiek jasotakoak ziren aipatutako lekukotasunak).

Horregatik, beharrezkoa izan zen, hasteko, lekukotasun, bizipen, esperientzia pertsonal… multzo anitz bat jaso eta pilatzea, bai Saharan bizi diren sahararrenak, bai bertatik alde egin behar izan dutenenak; eta

Kolaboratzailea: Asociación de Amigas y Amigos de RASD de Álava.

www.unagujeroenelmuro.com

 www.oykostudio.com

 www.saharaelkartea.org