Zigoitiko bazterrak

Abadelaueta Elkarte Etnografikoak (abadelaueta@gmail.com) garrantzi kultural handiko 12 ibilaldi antolatu ditu Zigoitian.

Oharrak eta kreditoak

OHARRAK

Ibilaldi bakoitzak hiru dokumentu ditu atxikituta:

1.-PDFa. Bertan ibilaldiaren kartela, informazio garrantzitsuenarekin, eta zirkuitoaren mapa agertzen dira.

2.-GOOGLE EARTHa. Doako aplikazio honen bidez ibilaldi guztiak eskuratu litezke eta datuak erabili. Horretarako:

.-GOOGLE EARTH PRO (doakoa) instalatu ordenagailuan.

.-Web orriko GOOGLE EARTH dokumentuan klikatu.

.-Behin zabalik, ezkerreko aurkibidean klikatu karpeta irekitzeko, eta ondoko laukitxoa datuak eta mapa ikusi ahal izateko.

.-Ibilaldia gordetzeko aukera ematen du (klikatu eskuineko botoia eta "Guardar sitio como...")

.-Beste aukera batzuk: ortofotoa, GPS koordenatuak, perfilak...

3.-WIKILOC lotura.(doako aplikazioa, oso ohikoa mendizale, txirrindulari eta abarren artean)

Sartzeko, ibilbide bakoitzak dauka lotura prestatua, edo, aukeran, Wikiloc aplikaziotik ere egin liteke (bilatu, erabiltzailea, Abadelaueta)

 

KREDITOAK

Textuak eta Maketazioa: ABADELAUETA ETNOGRAFIA ELKARTEA

Argazkiak:

Argazki guztiak Abadelaueta Etnografia Elkartearenak dira, eta lan honetarako soil-soilik utzi zaizkio Zigoitiko Udalari

FRANKISTEN FRONTEA (erdikoa)

Errepika ez dadin, gogoratu

Frankisten frontea Zigoitian Muruatik Nafarrateraino iristen da. Hemen aurkezten den zatian, Zestafe. Eribe eta Buruagako mugetan, aurkitu litezke gunerik garrantzitsuenak, bertan baitaude bunker eta lubaki arrasto adierazgarrienak, ezkutuan orain arte.

Uraren bideak

Uraren bihurrikeriak

Ur gutxi ikusten da Zigoitian, agerian, urtean zehar. Asko dira, ordea, naturak egindako bihurrikeriak ura ezkutatzeko: kobazuloak, zurrunpoak, filtrazioak, iturri gordeak. Nekeza izan da zigoitiarrentzat ur horniketa historikoki. Hauek dituzue Zigoitia lehorrenean uraren bide misteriotsuak.

Siderurgia 2

Burdinezko herriak

Ubideren historia azken mendeetan, baita Zigoitiarena ere, oso lotuta egon dira burdina eta forjarekin. Ezagunak dira, eta ondoko mapan agertzen dira, Ubiden langintza honetan jardun zuten 19 familia-lantegi XX. mendean. Burni horren zati bat ondoan, bertan dauden Zigoitiko galeria eta katetatik eramaten zuten. Horiek ezagutzera eraman nahi zaitugu.

Zuhaitz berreziak 1

Berezitik, nahi adina!

Liburuetatik kanpo, asko dira Zigoitian dauden zuhaitz berezi, singular edo dena delakoak, mota, tamaina, kokapena edota duten historia kontuan hartzen baditugu. Ibilaldi honek eraman nahi gaitu Muruan eta Etxaguenen dauden horietako batzuk ezagutzera.