Itzuli

Iritsi da ZIGOITIA EUSKARAZ 2020

Koronabirusaren krisiak eraginda, aldaketa handiak izango ditu ZIGOITIA EUSKARAZEN aurtengo edizioak. Egun bakarrean egingo dira antolatutako jarduera guztiak, irailaren 12an. Antolakuntza-taldeak ahalegin handia egin du, jarduerak egoera berrira egokitu eta ahalik eta festarik ederrena izan dadin.

Irailaren 12a egun berezia izango da Zigoitian: egun horretan egingo da ZIGOITIA EUSKARAZ 2020 ekimena.

Aurreko urteen aldean, berrikuntza ugari ditu aurtengo egitarauak:

  • Bizikleta martxa: 16:00etan hasiko da Olanon, eta 19:00etan Bengolarran bukatu. Erreleboka izango da, eta 10 laguneko taldeek egin beharko dute ibilbidea, bakoitzak herri batetik besterako tartea eginez. Aldez aurretik izena eman beharra dago kultur etxean, irailaren 10a baino lehen. Informazio guztia duzue erantsitako dokumentazioan.
  • Trakamatraka taldearen emanaldia, 19:00etan Bengolarran. Era guztietako objektuekin egindako musika-saioa.
  • ZIGOITIA EUSKARAZ 2020 filmaren estreinaldi mundiala, 21:00etan Bengolarran: Zigoitiko (eta kanpoko) kultur taldeen emanaldiak, bertatik bertara.

Horixe da aurtengo egitaraua. Ez da Mairuelegorretarako ibilaldirik edo herri bazkaririk egingo, baina Zigoitia Euskarazen izaera bertan izango dugu. Anima zaitezte!