Itzuli

Berdintasun eta maskulinitate berriak

-20 irudi berri jendarte berri baten alde- Bilboko Deustu-San Inazioko Modulu Psiko-sozialak, Piper Txuriak Bilboko Gizon Elkartearen laguntzaz, argazki erakusketa hau eskaintzen du, doanik, gizonek eta emakumeek berdintasunez eta begirunez harremanak izatearen alde gure jendartea egiten ari den ahaleginari gure ekarpena egiteko asmoz. Xedea dugu gai hauetaz populazioa sentsibilizatzea, gogoeta eragitea. Erakusketa 20 panelez osatua da eta haietan agertzen diren irudietan honako gaiak islatzen dira: berdintasuna, erantzukidetasuna, emakumearen aurkako indarkeriarik eza, jabekuntza, gizonen arteko afektibitatea, etab. Irudion ondoan, haiek aberasteko eta kokatzeko esaldiak agertzen dira. Honetaz gain, iaz eta aurten egin ditugun hormako egutegiak (2013 eta 2012) ere azaltzen dira, haiek izan baitira erakusketako argazki materialaren oinarria.

Gaineratutako agiriak