Garbitxikien sarea

Bereizi zure hondakinak garbitxikienetan.

Garbitxikien xedea Arabako landa ingurunean hondakinen kudeaketari irtenbide bat ematea da. Ekipamendu hauek dituzten edukiontziak hurrengo hondakinak jasotzekoak dira: obra txikietako hondakinak, tamaina handiko hondakinak eta inausketa eta lorezaintza hondakinak.

Haien ezaugarriak direla eta, hondakin hauek nahastu gabe bereiztu behar ditugu, tratamendu bereizi bat jasotzeko; honi esker lor dezakegu:

  • Hondakinen birziklaplena eta balorizazioa erraztea

  • Hondakinak zabortegian ez bukatzea

  • Kudeaketaren gastuak murriztea