Kultur ondarea

Ondare-mapa honen helburua da Zigoitia udalerriko baliabide historiko eta kulturalen aukera zabal eta aberatsa denon eskura jartzea. Azken bost urteetan egindako inbentario-lan sakon baten emaitza da, Zigoitiko Historian eta Kultur-ondarean gizakion aztarnak dituen ezaugarriak hobeto ezagutzeko asmoarekin egina.

Zigoitiko kultur-izaerako elementuen deskribapen-gida bat da hau, argazkiz osatua. 1.700 erreferentzia esanguratsu baino gehiago ditu katalogatuta.

Esteka honen bidez sar zaitezke.