Parte hartzeko egitasmoak

Bengolarrako eraikinaren etorkizuneko konfigurazioa

Bengolarra erreferentziazko gunea da Zigoitiarrontzat bertan garatzen baitira aisialdirako jarduera asko, batez ere uda garaian.  Toki berezia da Zigoitiko herritarrentzat, izan ere, ekintza askotarako eta giza harremanetarako gunea da Bengolarra.

Bengolarrako eraikinaren eragozpen nagusietako bat irisgarritasuna da, ez baitu betetzen arlo honetan indarrean dagoen araudia. Horrez gain, urte batzuk dituen eraikina da, eta hainbat gabezi identifikatu dira bertan garatzen diren jarduera batzuk behar bezala egiteko. Horregatik, Zigoitiko udalak eraikinaren eraberritze integrala planteatzen du. Honela, identifikatutako beharrei erantzuna emango zaie eta indarrean dauden arlo sanitarioko zein irisgarritasun arloko araudiak beteko dira.

Erabakiak hartzen laguntzen duen prozesu bat garatze aldera, Zigoitiko udalak prozesu parte hartzaile bat martxan jartzea erabaki du. Prozesu parte hartzaile honen helburu nagusia, etorkizunean Bengolarrako eraikinak dituen beharrei erantzun nahian, ekarpenak zein ideiak jasotzea izango da, egingo den eraberritze proiektuan ahal den neurrian kontutan hartu ahal izateko.

Ondoren prozesu hau azaltzen dituzten dokumentuak azaltzen dira.

Gaineratutako agiriak