Bake Epaitegia

Zer da Bake-Epaitegia?

Bake-Epaitegia, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegirik ez duten udalerri guztietan dagoen Justizia-Administrazioaren organoa da.

Erregistro Zibilari buruzko edozein gai Bake-Epaitegietan aztertzen da, organo judizial hori dagoen udalerriko erroldan dauden herritarrentzat. Kasu batzuetan zuzenean ebatziko dira (ezkontzako seme-alaben jaiotzen inskripzioak), eta beste batzuetan ebatzi behar duen Erregistroko Arduradunari bidaliko zaizkio, baina denak bere udalerriko Erregistro Zibilean egingo dira.

Ezkontza zibilen espedienteak.

  • Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak.

  • Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzezko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.

  • Jaiotza edo ezkontza agiriak lekualdatzeko eskaerak.

  • Demanda zibilei dagokienez, 90,15 eurotik beherako kopuruen erreklamazioei buruzkoak bakarrik azter daitezke.

    Azkenik, herritarrari bere Bake-Epaitegiak dei egin diezaioke beste Epaitegiren batek eskatu duen komunikazio-egintza edo eginbideren bat egiteko. Eginbide horiek oso garrantzitsuak dira epaiketa bizkortzeko, eta beraz, joaterik ez duenak bere Bake-Epaitegiari jakinarazi beharko dio.

Jendaurreko lekua eta ordutegia

Eguna eta ordutegia: Osteguna, 9:00 etatik  14:00 arte.

Egoitza: Zigoitiko Udaletxea. Bengolarra Kalea, 1, Ondategi.

Telefonoa: 945 464410