2. xedapen- aldaketa

Zigoitiko Udalak sustatutako aldaketa puntualak, Arau Subsidiarioen hamabost alderdi aldatzea dute helburu; ondoko alderdiekin lotuta daude:
1) ONDATEGIn Subialde Ibaiarekiko eta eraikinen arteko tartea gutxitzea,
2) APODAKAn Kontzejuaren lursaila birkalifikatzea,
3) BURUAGAn erreka baten kokapena zuzentzea,
4) BURUAGAn espaloi-tarte bat arautzea,
5) ERIBEn kale baten trazadura aldatzea,
6) ETXABARRI IBIÑAko UE-4 kentzea,
7) GOPEGIko 18. zk.ko Kudeaketa Fitxa zuzentzea,
8) GOPEGIko 24. zk.ko Kudeaketa Fitxaren eraginpeko eremua berriz mugatzea,
9) ONDATEGIko 239 lursaila berriz mugatzea,
10) Errepide Sailaren eskumenari buruzko aipamena sartzea,
11) SUR-3n baimendutako erabilerak kentzea,
12) lursailak zatikatzeko baldintzak kentzea,
13) ostalaritzako erabilerarako aparkaleku hornidurak jartzea,
14) SUR-2ko eraikigarritasuna zabaltzea eta
15) urbanizazioaren ondorioz finkatutako Hiri-lurzoruaren baldintzak definitzea.

Lerroketa, kalifikazio eta kudeaketa planoak