Etxebizitza

Gazteen etxebizitza-beharrei buruzko inkesta

Zigoitiko Udaleko talde politiko guztiak bat gatoz gure udalerrian etxebizitza duin bat benetan eskuratzeko jarduerak garatzeko helburuarekin, herritar guztientzako oinarrizko eskubide bat dela uste baitugu. Lan-batzorde berezi bat sortu dugu bide horretan aurrera egiteko.

Etxebizitza eskuratzea, lana lortzearekin batera, funtsezko elementua da gure udalerriko gazteek bizitza-proiektu autonomoak gara ditzaten. Horregatik, gure udalerriko etxebizitzen gaur egungo egoeraren diagnostikoak, beste leku batzuetan esparru honetan dauden alternatiba berritzaileen azterketarekin batera, bidea eman behar du Zigoitiko gazteen emantzipazio-proiektuk garatuko dituzten neurriak inplementatu ahal izateko.

Zigoitiko Udalak, 18 eta 33 urte arteko adina duten zigoitiarren etxebizitza-eskaera errealaren maila ezagutu behrra dauka, etxebizitzen sustapenean, eraikuntzan eta birgaitzean modu zehatzagoan eskuhartzeko.

Gure Udalerrian baditugu alokairu sozialera bideratutako etxebizitzak, Osasun Etxekoa eta Bengolarra eremukoa, hain zuzen ere. Etorkizun hurbilean, Muruan etxebizitza sozialak egiteko proiektu bat ere garatuko dugu. Horrez gain, udala jakitun da udalerrian hainbat eraikin daudela, partekatutako etxebizitzaren aukera aurrera ematea ahalbidetzen dutenak, beti ere diagnostikoan jasotako aukera bat izanez gero.

Horregatik, galdetegi erraz bat prestatu dugu, dauden beharrak xehetasunez ezagutzeko, jabetzari, alokairuari edo partekatutako alokairuari dagokionean (azken honen kasuan, egitura honakoa litzateke: logela, norbere erabilerarako edo erabilera partekatuko komunarekin; eta sukaldea, egongelak eta aisialdirako guneak).

Udalean lanean ari gara udalerriak dituen behar errealak ezagutzeko. Badakigu zure laguntza eta lankidetza izango dugula, horiexek baitira gure herritarren bizitza-kalitatea hobetzeko lanean daukagun bultzadarik handiena. Erantsita doan galdetegia erantzuteko eskatzen dizuegu, eta, horrela, Zigoitian etxebizitzaren esparruan dugun argazki zehatz eta erreala jaso ahal izango dugu.

Hori dela eta, galdetegia bete eta guri helaraztera animatzen zaitugu: udaletxeko bulegoetan, Helbidea: Bengolarra kalea 1, Ondategi. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Halaber, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez osatu ahal izango duzu inkesta, esteka honetan: https://zigoitia.egoitzaelektronikoa.eus/info.0

Eskertzen dizugu parte hartzea.