Itzuli

Beldur Barik playlist on Spotify

Ezin badut dantzarik egin, ez da nire iraultza! Eta txosnetan, tabernetan, kontzertuetan, gure etxeko esparru guztietan Beldur Barik Jarrerarekin dantzatu, abestu, mugitu nahi dugu!

BBPlaylist a ezagutuko duzue iadanik. Playlist honen helburuak anitzak dira. Musika generoak bezala. Beti entzuten dugu rap-a matxista dela, reggaeton-a matxista dela

Musika ez da matxista, gizarteak egiten duen erabilera ordea bai. Cumbia doinuak, indie musika dela, rock-a, punk-a... indarkeria sexistarik, sexismorik gabeko soinuak izan daitezke. Eta hori da BBplaylist-aren helburu bat ere. Aurreritziekin apurtzea. Musika eredu berriak ikusgarri egitea. Emakumeak musikan gure lekua dugula erreibindikatzea! Guzti hau BBplaylist-ean ikusi dezakezue! Goazen elkarrekin Beldur Barik Jarrera zabaltzera musikan ere!

https://play.spotify.com/user/beldurbarik/playlist/5nOPQl8ZNgz49sk4OynV6a?play=true&utm_source=open&utm_medium=signup-test&utm_campaign=link